Aleka-aleka, alternatiba sortzen
Haziak oroimen-ontzi txikiak dira. Gure oroimen biokulturalaren kontakizuna dute beren baitan eta, haziekin lan eginda, ahaztutako historiaren zati bat berreskura genezake.
Haziek, berez, bizidun berriak sortzeko gaitasuna dute, baita gizartearen eraldatze-prozesuak sorrarazteko ahalmena ere, nekazaritza eta elikadura oinarri hartuta.
Hazi txiki bakoitza istorio zahar bat baino ez da, egunero birsortzen dugun agertoki berrian esnatzeko zain dagoena.
Aleka elkartea egungo hazi-merkatuaren alternatiba sortzen diharduen ekimena da, hazi-merkatu horrek uniformetasuna eta higadura genetikoa naiz kulturala inposatzen bait dizkio gure nekazaritzari. Alternatiba hori eratzeko, Alekak:
- landaketen bioaniztasuna sustatzen du gure lurraldean, bertako nekazaritza eta kultura baldintzetara espezifikoki moldatutako hazi-barietateak merkaturatuz.
- artisau eran ekoitzitako haziak eskaintzen dizkie amateurrei naiz profesionalei. Haziok Euskal Herriko ustiapen agroekologiko txikietan ekoizten dira baserritar sare antolatu baten baitan.
- zuzeneko merkaturatzearen alde egiten du, gertuko kontsumoaren bidez konfiantzazko lotura eta harreman berriak sor daitezen hazi-ekoizleen eta gure lurraldeko nekazaritza sektorearen naiz amateurren artean.
- elikadura burujabetza sustatzen du agroekologiaren bidez, oinarritzat hartuta gertuko bezeroentzako haziak bertan ekoiztea.
Aleka-aleka, alternatiba sortzen
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Sareak eratzen
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra
- Sarea