Bidasoa Km0 proiektua tokiko produktuen kontsumoa eta eskualdeko elika-kateko eragileen arteko lankidetza sustatzeko eta bultzatzeko sortu zen.
“Aldatsa Baratza” kooperatibak 2015. urteaz geroztik dihardu Udalak Hondarribiko Agroan lagatako lursail bat ustiatzen, baina orain arte kontsumo talde bat izan dena proiektu berritzaile bihurtu da, eta eskualdeko elikagai ekologikoak eramango ditu jantoki kolektiboetara: ikastetxe, egoitza edo bestelako zentroetara. Elikagaien kontsumoa merkaturatze-zirkuitu laburrean egitea da helburua, ingurumena zainduz eta lan-baldintza duinetan, eta, aldi berean, lurraren aprobetxamendua bermatuta.
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du, eta tokiko ekoizleen sarea ehuntzen ari dira orain.
Azkeneko eguneratzea: 2019ko ekaina
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala