Sambucus Osonako enpresa bat da; zailtasunak dituzten pertsonentzat lanbide-aukerak sortzen ditu nekazaritzako elikaduran berritzailea den eta balio-kateko puntu guztietan produktua kudeatzen duen negozio baten bidez: laborantza ekologikotik hasi eta kalitateko sukaldaritzara.
Proiektua 2011ren amaieran hasi zen. Manlleuko Udala eta Lluçanèseko Partzuergoa oso kezkatuta zeuden orduan biztanleriaren parte bat lan-merkatutik kanpo gera ez zedin. Aire zabalean lan egiteak duen gaitasun pizgarria eta lursailetan lan egitea balioetsi beharra ere argi zuten, eta produktiboa izateaz gain enpresaren ikuspegitik jasangarria zen zeregin bat betez. Eta proiektua abian jartzea proposatu zuten. Arrazoi batzuk edo beste batzuk medio lan-merkatutik kanpo gera zitezkeen pertsonei ere lanerako aukera bat eman nahi zieten. Eta hori, eremu hartako nekazaritzako elikaduraren kulturari atxikiriko ekoizpenekin egin nahi zuten.
Lan elkartuko kooperatiban zazpi lagun dira, eta beste lau ditugu laneratze atalean kontratatuta. Pertsona horiek txandakatu egiten ditugu.
Proiektu horretan sartzen da baratzeko ekoizpen agroekologikoa –otzarak banatzen dira eta tokiko merkatuetan parte hartzen da– , infusioen eta usaindun belarren ekoizpena eta lehortzea eta jatetxea.
Fuentes: web del proyecto y entrevista en eldiario.es
Azkeneko eguneratzea: 2019ko uztaila
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Sarea