Ekoalde. Merkaturatzeko kanal laburretarako, Nafarroako elikagai ekologikoak metatzeko zentroa
Nor gara?
Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizle eta elaboratzaileen elkartea gara.
Bokazio bikoitza dugu; alde batetik, bazkideei zerbitzua eman nahi diegu eta, bestetik, modu profesionalean eskaini nahi dizkiegu hainbat produktu bezeroei, denontzat bidezkoak diren prezioetan.
Gure instalazioak Noainen daude, eta gure taldeak katalogo bateratua sortzea, banaketa antolatzea eta salerosketa eta logistika zerbitzu ezin hobea eskaintzea ahalbidetzen du.
Nori zuzenduta dago gure zerbitzua:
- HORECA kanala
- Jantokiak
- Txikizkako merkataritza
- Kontsumo-taldeak
Helburuak
Proiektu honen xedea banaketa-kanal laburrak sortzea eta sustatzea, sektoreko jarduera finkatzeko, eta Nafarroan ekoizten eta elaboratzen diren produktu ekologikoak balioestea da.
Era berean, landa-garapena bultzatu eta lehenengo sektorea bideragarri bihurtzen lagundu nahi dugu, eta tokiko ekoizleen lana duin bihurtzen.
Hemen entzun daiteke elkarrizketa bat: http://bizilur.eus/portfolio-items/ekoalde-nafarroako-elikagai-ekologikoen-eskaintza-antolatzeko-beste-urrats-bat/