Donostiako Udalarekin elkarlanean, hiriko 3 haurreskolatan martxan jarri zen Ekolapiko bere hastapenetan, eta ondoren beste udalerri eta ikastetxe batzuetara hedatu zen: Usurbil, Beasain, Hernani, Oiartzun, Errenteria eta Ibarra. Segurako aterpetxea ere gehitu zen. Aurreneko esperientzien ondoren, denen balorazioa oso positiboa da orokorrean, bai elikagaien kalitatearengatik, bai eta baserritarrekin dituzten harremanengatik ere. Egun, 7 udalerritan dago indarrean egitasmoa, eta egunero batez beste 675 otordu ekologiko prestatzen dira.
Bertako baserrietan sortutako elikagaiekin, elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua da. Haurren osasuna bermatu nahi da, jatorri ekologikodun elikagaien bitartez dieta orekatua ezarriz jangeletan. Era berean, bertako nekazaritza ekologikoaren garrantzia azpimarratu eta baserrien etorkizuna bermatu nahi da.
Proiektuaren esentzia sentsibilizazioa haurrekin eta gurasoekin lantzean datza. Elikadurak gure gizartean eta gorputzean suposatzen duenaz jabetzea; Elikagaiak lurrean eta animalietan ekoizten direnetik, gure platerera iristen diren arte.
Azken eguneraketa: 2015
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala