Elikadura Politika Sustatzeko Estrategia Bartzelona hirian ekimenak elikadura-burujabetza, kontsumo arduratsua, ekoizpen agro-ekologikoa, merkaturatzeko zirkuitu laburrak eta udalerrietako merkatuetan produktu agroekologikoak eta hurbilekoak egotea xede dituen elikadura-politika bultzatu nahi du; aldi berean, elikadura-segurtasuna bermatuz eta elikagaiak alferrik galtzearen kontra borrokatuz. Elikadura-politika deitzen diegu elikagaien ekoizpenarekin, kontrolarekin, ikuskapenarekin, banaketarekin eta kontsumoarekin zerikusia duten alderdiei eta horrek eragiten dituen hondakinen prebentzioari eta kudeaketari.
Bartzelonak Food Smart Cities for Development Europako proiektuan parte hartu zuenean hasi zen gauzatzen asmoa, hiriko udalaren eta Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas aldizkaria eta GRAIN Fundazioaren arteko akordio baten bidez. Proiektuaren muina 2015 eta 2016 urteetan Llaurant prozesuaren baitan antolatu ziren topaketa, jardunaldi eta lan-bilerak izan ziren; horiei esker, hiriko agroelikadura sistemaren egoerari buruzko kontsultak eta eztabaidak gauzatu ziren bertako mugimendu agroekologikoarekin (ekoizle, banatzaile, merkatari, kontsumitzaile, aktibista, etab.), hiriko saltegi txikietako ordezkariekin eta udal teknikariekin.
Jarraian, eskema gisa erakusten da nola ekiten zaion elikadura-burujabetzara eramango gaituen bideari.
Plan osoa esteka honetan dago eskuragarri: https://ajuntament.barcelona.cat/omic/sites/default/files/eipa_web.pdf