Kixkurre helburutzat lurraldearen antolamendua, bertako jendea eta produktua dituen Goimene elkartearen (Goierriko Landa Garapenerako Elkartea) ekimenez sortu zen, bizitzeko modu bat, balio batzuk, izateko modu eta eskualde bat, Gipuzkoako Goierri, ezagutarazteko xedez.
Kixkurrekin, landa mundua, nekazaritza, bizi-bizirik eta iraunkor izaten jarrai dezaten lan egiten dugu, garai berrietara egokitu nahian, bizimodu, nortasun eta tradizio bat bermatzeko, etengabeko lehian.
Kixkurgune Goierriko agrodenda, berrikuntza da. Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harremana ahalbidetzen duen espazioa da eta, produktua ikusi, bizi, erosi eta dastatzeaz gain, harekin modu paregabean gozatzeko aukera ematen du.
Kixkurgune Goierriko Nekazal Kooperatibak kudeatzen du; XX. mendearen hasieran sortu eta eskualdeko 100dik gora baserritarrek ordezkatzen dutena. Kooperatiba erreferentzia da euskal baserri-munduarentzat, eta erronka berriei ekiten die: merkataritza-ildo berriak zabaltzea eta gizartearekin lotzeko zubiak eraikitzea, kasu.
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra