Dinamika horrek bertako borroken historia luzean ditu erroak, 1960.eko hamarkadan, hain zuzen. Borroka haietan pertsona asko nabarmendu ziren, hala nola: Paul Houée, apaiza, INRAko ikerlaria eta Saint-Gilles-du-Menéko alkatea. Une hartan, kezka nagusia zen enpleguei eutsi ahal izatea, gainbeheran zegoen monolaborantzako landa-eremu batean. Energia berriztagarriekiko interesa geroago sortu zen, 2000.eko hamarkadaren hasieran.
Politika energetikoa 20 urtean zehar joan da ezartzen, eta gero eta handinahiagoa izan da; 2025erako autonomia energetikoaren helburua zehazteraino. Nekazari batzuen ekimena izan zen; hondakin organikoak kudeatzeko konponbidea bilatzen hasi zirenean. Konturatu ziren hondakinak eralda zitzaketela digestio anaerobikoaren bidez energia sortzeko. Geotexia proiektuak 11 urte behar izan zituen gauzatzeko, eta Caisse des Dépôtsen eta tokiko industriarien laguntza jaso zuen, Kermenérena barne. Hautetsiak –tartean baserritar asko– konturatu dira zer garrantzitsua den energia berriztagarrien produkzioa garatzea, dirua lurraldean geratzen delako eta bertako ekonomia indartzen duelako. Berehala sortu zen eskura zeuden baliabide naturaletatik abiatu eta energia-konbinazio bat sortzeko nahia.
Politika energetiko horri esker, Energia Positiboko Lurraldea (TEPOS) izendapena jaso zuen.
2015eko uztaileko trantsizio energetikoari buruzko legeak 1.500 milioi euroko funts berezi bat ezarri zuen trantsizio energetikoaren arloan tokiko ekimen eredugarriak indartzeko. MENÉ lurraldea “hazkunde berderako energia positiboko lurralde” (TEPCV) gisa hautatuta zeuden 212 erkidegoren artean aukeratu zuten. 500.000 euroko laguntza jaso zuen.
10 urtean, finantzaketa publikoa eta pribatua bateratuta, 30 milioi euro inbertitu dituzte Menén energia berriztagarritan. Ekologia Ministerioaren TEPCV diru-laguntza zenbateko oso horren % 2 baino gutxixeago da.
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa