Bizkaiko Foru Aldundiak eta Argituz Elkarteak Bizkaiko Landa ingurunean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek laguntza, arreta eta justizia zerbitzu zein prestazioetarako benetako sarbidea izateko dituzten beharrizanak eta oztopoak identifikatzeko txostena aurkeztu zuten duela hilabete gutxi. Halako ikerlanak egitea berebizikoa da oraindik orain, sarri askotan isilarazita dagoen errealitate baten berri jasotzeko eta hari izena emateko.
Ikerketa horren xedeak, gehienetan gutxi igartzen edo antzematen diren bi alderdi dira: landa esparruko erlazio-dinamikak eta ezaugarri geografikoak, indarkeria matxista gainditzeko aukerak baldintzatzen dituztenak, eta inguru horietan bizi diren eta bizirik irauten duten emakumeen beharrizanen ezagutza.
Dokumentua eskuragarri HEMEN
Azken eguneraketa: 2015