ANAMURI (Asociación Nacional de Mujeres Rurales e Indígenas de Chile) erakundeak "Sembradoras de Esperanzas” Instituto Agroecológico Latinoamericano (IALA Chile) izenekoa sustatzea izan du zereginetako bat; landa-eremuko emakumeei zuzenduriko formazio-prozesua, agroekologian oinarrituta, elikadura-burujabetzarako formazio tekniko eta politikoarekin konprometitua.
Txilen eta Latinoamerikan, (Instituto Agroecológico Latinoamericano) IALA erakundeak Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones del Campo, CLOC Via Campesina koordinakundearen estrategia politikoaren partaide dira; estrategia hori izanik elikagaiak elikadura-burujabetzan oinarrituta ekoizteko antzinako logikak berreskuratzea eta planeta suntsitzen duen kapital-ekoizpenaren logikari aurre egitea.
Institutu hau 20 emakumeentzat zuzenduta dago eta agroekologiaren alde tekniko eta metodologikotik hasita genero ikuspuntutik analisi soziopolitikora arte sakontzen dute. Emakume hauek ahaldundu egiten dira sujetu politiko eta eraldatzaile gisa komunitatean, eta nekazaritzaren begirada global eta lokala, teoriko eta praktikoa, jasotzen dute.
Insitutuaren bidez begirada soziopolitikoa eskaintzen da elikadura burujabetza eta baserritar feminismoren inguruan, zeinak sistema agroekologikoan eragina izango duen epe labur eta luzean. Lurraren funtzio sozialetik hasita, kalitatezko elikadura eskainiz, nekazaritza anitzarekin klima aldaketari aurre egingo diona eta baserritar kolektibo konprometitu bat sorraraziko duena, gazteen parte hartzearekin eta genero oreka handiagoarekin.
Azken eguneraketa: 2016
- Sareak eratzen
- Emakumeen kolektiboa edo kolektibo feminista
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra