Behemendik (Donostialdea-Bidasoko Landa-garapenerako elkartea) antolatzen duen ekoizleen azoka ibiltaria topagunea da Donostialdeko eta inguruetako ekoizleen eta tokiko produktu freskoen hurbileko erosketak eta eroslearen eta ekoizlearen arteko zuzeneko tratuak erakartzen dituen herritarrentzat. Merkatu honek, alde batetik, salmenta puntu bat ahalbidetzen dio ekoizleari, oro har enpresa txiki edo familia-enpresa izaten baita, eta, bestetik, produktu askoren eskaintza errazten du.
Azoka honetan eskaintzen diren produktuak elikagaiak dira, batik bat: barazki freskoak, fruta, ogia, pastak, eztia, txerrikia, ahatekia, esnekiak; eta gazta-aukera zabala, ardi-gazta batez ere, baina bai eta behi- eta ahuntz-gazta ere. Landareak ere aurki daitezke, batez ere, sasoiko landareak.
Azoka larunbatero egiten da baina toki desberdinetan, beti 9:00etatik 14:00etara.
Hileko lehenengo larunbatean: Donostia - Amara Zaharra – Easo plaza
Hileko bigarren larunbatean: Hernani - plaza Berria
Hileko azken aurreko larunbatean: Donostia - Gros – San Frantzisko kalea
Hileko azkeneko larunbatean: Donostia - Antigua – Gaskuña plaza
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa