Cadizeko Udalak, hiriaren metabolismo energetikoak ingurumenean eta gizartean eragindako inpaktua murrizteko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta Cadizen energia-eredu jasangarri eta demokratikoa sustatzeko, “Trantsizio Energetikoari buruzko I. Jardunaldia" antolatu zuen 2015eko azaroan. Topaketa horren ondorioz, herritarrek parte hartzeko espazio bat sortu zen, eta bertan, herritarrek, erakundeek eta udalak elkarrekin dihardute hiriaren etorkizun energetikoa definitzen.
Espazio horretan proposamenak lantzen dira, eta horiek udalari eta Cadizeko Energia Elektrikoko enpresa erdi-publikoari helarazten zaizkie haiek gauza ditzaten. Badira parte-hartzaileek zuzenean gauzatzen dituzten ekintzak ere.
2015aren amaieran hasi zirenetik, Cadizeko Trantsizio Energetikorako Mahaiak hainbat ekimen bultzatu ditu, hala nola: Eraginkortasun Energetikoaren aldeko Munduko Egunaren ospakizuna (martxoak 5, 2016); Energia Jasangarriaren inguruko astea (2017 eta 2018), Eléctrica de Cadizen ziurtapen energetikoaren aldaketa eta hirian aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzea.
Espazio horretatik, aurrezpenerako. etxeko eraginkortasun energetikoa lortzeko eta elektrizitatearen ordainagiria optimizatzeko doako tailerrak eman dituzte mahaiko boluntarioek, Cadizeko beste elkarte batzuekin lankidetzan; Mugikortasunaren Astean parte hartu dute hainbat jarduera ludiko eta pedagogiko antolatuta, eta Cadizeko hirian Energiari buruzko lehenengo Pultsu Soziala egin dute.
Cadizeko Trantsizio Energetikoko Mahaiak zer jarduera egingo dituen bi astetik behin egiten dituzten bileretan erabakitzen dute demokratikoki.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa