Nekasarea 2005. urtean EHNE-Bizkaia sindikatutik sortutako kontsumo-taldeen sarea da. Sare horrek elikagaien ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bultzatzen du, kontsumo talde autonomoen bidez eta bitartekaririk gabe. Hortaz, sare horretako kideen inplikazioa du xede, bai ekoizpenean bai kontsumoan elkarrekiko konpromisoaren bidez.
Nekasarea elikatzeko modu bat berreskuratzea nahi duten baserritarren eta kontsumitzaileen arteko erantzukizun partekatuan oinarritutako sarea da.
Baserritarrak astero aldez aurretik adostutako produktuen saskia entregatzeko hitza ematen du. Aldi berean, kontsumitzaileak adostutako epean saskia hartu eta ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Kontsumitzaileak taldetan antolatzen dira eta persona batek koordinatzen ditu. Koordinatzailea, gehienetan, saskiko produkturen bat ekoizten duen baserritarra da. Gainera, asanbladak egiten dira, baserrietara bisitak egiten dira eta pertsonen arteko harremanak berreskuratzen dira, landa-hiria lotura birsortzen duen elkartasuna sortuz.
Azken eguneraketa: 2015
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra