Duela urte batzuetatik hona, Vitoria-Gasteizko erakunde talde batek, beste hainbat herritarrekin batera, nekazaritzako elikagaien estrategia baten garapenean dihardu lanean.
Modu jasangarrian lantzen den kalitateko elikagaien tokiko produkzioaren eta elikagai horiek hirian kontsumitzearen arteko lotura lortzea dute helburu. Horrela, udalerriko nekazaritza- eta abeltzaintza-produkzioa sustatzea eta lehen sektorea bultzatzea, biztanleriaren elikadura-kalitatea hobetzea eta elikagaien garraio eta kontserbaziotik eratorritako energia-kontsumoa gutxitzea eta, ondorioz, hiriaren aztarna ekologikoa murriztea lortuko da.
Beraz, produkzio, merkaturatze eta kontsumoko zirkuitu laburrak sustatu nahi dira tokiko estrategia baten bidez, Europako hainbat hiri eta eskualdeetako (Viena, Londres, Eskozia, etab.) esperientzia erreferentzia gisa hartuz.
Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren 2017-2025 udalaren ekintza plana lau ildo estrategikotan eta aurrekoen zeharkako ildo estrategiko batean egituratu da:
1. Hiri-araudia Vitoria-Gasteizko nekazaritzako elikagaien inguruko jardunbide jasangarriak garatzeko egokitzea.
2. Eredu izango diren proiektuen eta jarduera jasangarrien garapena, elika-katearen barruan ekintzak zehaztea sustatzeko.
3. Kontratazio publikoaren bidez, produktu ekologiko eta hurbilekoen eskaera bultzatzea.
4. Elikagaien ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren onurei buruz herritarrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
5. Aurreko ildo estrategikoetako zenbaitetan eragiteko zeharkako ekintzak.
Plan osoa kontsulta daiteke honako esteka honetan: https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/es/74/39/77439.pdf
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra