Udalek 2008an sinatutako Alkateen itunaren ondorioz, Europar Batasunak energiari dagokionez 2020rako ezarritako helburuetatik harago joateko konpromisoa hartu du udalak. Horrek esan nahi du Berotegi Efektuko Gasen emisioak % 20 gutxienez murriztu behar direla lurraldean, eta horretarako % 20 handitu behar da eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien eskaeraren % 20 bete behar da. Konpromiso horri erantzuteko, Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (aurrerantzean, EIEP) landu da; guztira, 91 neurri hartzen ditu 2012-2020 aldian ezartzeko. Neurri horiek egoitzako eta zerbitzuetako sektoreetara eta udal-administraziora zuzendurik daude, eta energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasuna eta hondakinen kudeaketa eta tratamendua hartzen dituzte.
Plana esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.donostia.eus/ataria/documents/8023875/8050877/Documento+de+sintesis_cas.pdf/528fcbfc-acde-4e7f-a10b-9a87cd67d0c8
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa