Plaza feminista Aristizabal kalean dagoen udalaren eraikin bat da. Bi espazio bereizgarri ditu: batean, berdintasun teknikariak eta udalaren Berdintasun, Kulturartekotasun eta Lankidetza Arloak daude. Eta bestea, berdintasunaren alde eta ikuspegi feminista batetik, herrian lan egiten duten hainbat eragilek erabiltzen dute euren jarduera eta ekimenetarako; hala nola, Berdintasun Kontseiluak, Bilgune Feministak, Gizon Taldeak, Plax! Gazteentzako aholkularitza zerbitzuak, Emakumeentzako Jabetze Eskolak. Plaza Feministak ildo honetan jarduten duen mugimendu ororen erdigune izan nahi du, gai horietan erreferentzia puntu bilakatuz eta elkarren arteko sareak osatzeko aukerak emanez.
Hernanin aspalditik zegoen horrelako espazio propio bat izateko premia; horren harira, ahalduntzeko balio izango duen espazio izatea nahi dugu, aliantzak konpartitzeko, espazioa komunean jartzeko eta esperientziak trukatzeko foro politiko bihurtuz.
Espazio hori, ordea, txiki geratu da, egun herrian dauden mugimenduak areagotzen joan direlako, eta horrek agerian jarri du Emakumeen Etxearen premia.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Emakumeen kolektiboa edo kolektibo feminista