Sentsibilizazio eta dinamizaziorako programak edota ekintzak artikulatu beharra baserri aldeak suspertzeko eta bultzatzeko prozesua berrikusteko eta bere gainean gogoeta egiteko unean sortzen da. Egia da, bai, baserri guneetako jendeak, bakarka zein taldeka, euren garapenerako proiektuak martxan jartzeko eta gauzatzeko behar duten laguntza ematen duten egiturak izan badira.
Halere, ikusi genuen edozein ideia edo proiektu sortu aurretiko fasean hutsune handia zegoela eta hutsune hori bete beharra zegoela, hau da, giza kapitala suspertu eta kapital horri balioa eman beharra zegoela. Baserri ingurunetan, ingurune horietako biztanleek dituzten ezaugarriak direla eta, hutsune hori larriagoa da.
Berpiztu EAEko landa-eremuak suspertzeko programa bat da; aurrez definitutako lurralde batean aplikatzen da, eta Garapeneko Dinamika Autonomoa sortzea du helburu, gizarte ehunaren dinamizazioaren eta gaikuntzaren bidez. Berpiztu programaren bidez, programa aplikatzen den lekuetan landa-eremuetako biztanleek parte har dezatela lortu nahi da, jarduera-ideiak eta -proposamenak berreskuratzeko eta sortzeko, eta proiektu bihurtzeko.
HAZIk 2002ko otsailean jarri zuen abian programa hori, aurrez aukeratutako 5 eremutan. Inplikatutako udalek eta Landa Garapeneko Elkarteek (LGE) zein Hazik baloratu dute Berpiztu programa tresna garrantzitsua dela landa-eremuak dinamizatzeko eta garatzeko. Eta horren ondorioz, programa hori modu koordinatuan eta bateratuan bultzatzen jarraitzea ezinbestekotzat jotzen dute.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa