Nafarroako Hazien Sarearen helburua da nekazaritzako biodibertsitatea eta eremu horretako ezagutza tradizionala gordetzea, baratzea agroekologian oinarrituta lantzeko oinarri gisa. Nekazariek eta kontsumitzaileek aldagai tradizionalak erabiltzeko, trukatzeko, berriro ereiteko eta kontserbatzeko egiten dute lan elkartean. Transgenikoen, patenteen eta nekazaritza alorreko herri-ezagutzaren jabekuntza desegokiaren kontra daude.
Haien lana honela egituratzen da:
- Barietate tradizionalak (barazkiak eta frutak, batez ere) eta haiei loturiko herri-ezagutza bilatzen dute.
- Bertako ortuetan kontserbatzen dituzte tokiko barietateak eta gunera egokitu direnak edo nolabaiteko interesa duten espezieak.
- Tokiko barietateak lantzen eta kontserbatzen dituzten pertsonen sareak sortzea bultzatzen dute.
- Haziak trukatzeko sarea dinamizatzen dute.
- Nekazariek biodibertsitatea erabiltzen, mantentzen eta sortzen jarraitzeko duten eskubidea erreibindikatzen dute.
- Haziak nekazarien eskuetan gordetzeak zer garrantzi duen azpimarratzen dute.
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra