Llaurant Barcelona (Bartzelona LANDATZEN) GRAIN eta Soberanía Alimentaria aldizkariaren proiektua da Bartzelonako lurzoru soziala luberritzeko eta elikadurari buruzko eztabaida hirira azaleratzeko, dena Elikadura Burujabetzaren eta Agroekologiaren ikuspuntutik.
Lehenengo egin zutena izan zen inork begiratzen ez zuen tokira begiratzea eta hirietako elikadura-sistemen pieza nagusia aurkitzea: erosketarako zentral garrantzitsuak. Eta aldi berean, nekazaritzako eta ekonomia sozialaren inguruko erakunde askorekin batera, Zaragozako Gutuna bultzatu eta argitaratu genuen, udaletako elikadura-politikoen ontzia abordatzeko piraten lehenengo mapa, tokiko gobernu askotara agintari berriak iritsi baino lehenago.
Jakin gabe, gauza bera gertatzen ari zen Europako beste hiri batzuetan ere, sinkronizatuta, elikadura-jasangarriaren aldeko Ituna garatzeko elkartu ziren Milanen. Eta haiekin bat egin FSC4D (Food Smart Cities for Development) proiektuan; eta horri esker, Bartzelonako udaletik kanpo eta barruan ere lanean, presioa eragiten eta pentsamendu kritikoa mobilizatzen jarraitu ahal izan zen, orain existitzen ez den elikadura-politika sortzeko premia LARRIA dagoela ikusarazteko.
Azken eguneraketa: 2016
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala