Bristoleko Elikaduraren Kontseilua 2011eko martxoaren sortu zen. Kontseilua tresna bat izan da Janari Onaren Karta eta Bristoleko Janari Onaren Plana garapenean; era berean, eragina izan du hiriko agendan elikaduraren gaia mantentzeko, politiketan eta eragile instituzional nagusien artean. Elikadura Kontseilua Bristoleko Elikadura Sarearen lankidetzarekin egiten du lan, eta Sarea aldi berean, beste sare zabalago batekin komunikatzeko eta konektatzeko laguntzen du konferentzien, boletinen, ekitaldien eta txostenen bitartez.
Elikadura kontseilua elikadurarekin lotutako zenbait sektore interesatuekin elkartzen da elikadura sistemaren funtzionamendua eta honen hobekuntza aztertzeko. Egin dituzten ekintzen artean bertako elikadura baliabideen mapeoa, merkaturatze kate laburrak sustatzea, jardin komunitarioak bultzatzea eta nekazarien azokak antolatzea aurkitzen dira.
Azken eguneraketa: 2016
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa