Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa, emakumeen eta feministen kolektiboen arteko nazioarteko topagune eta egituraketarako espazioa da. Euskal Herrian duen zeregina lau jarduera- eremutan zehazten da: indarkeria transistemikoak; bizitzaren jasangarritasuna; gorputzak eta sexualitateak, eta sareko lana eta sexualitatearen kudeaketa. 2015eko nazioarteko ekintzak haziak ditu ikur, elikadura burujabetzaren aldeko borrokari estu lotuta. Ekintza sinbolikoa proposatzen dute: Euskal Herriko emakumeen erakundeek, feministek eta emakume norbanakoek euren errebindikazio eta borroka feministak hainbat lekutan ereitea (etxean, balkoian, baserrietan, landa-eremuetako nahiz hirietako baratzetan, parkean, lokalean, zelaietan, hirian, basoan, etab.).
Azken eguneraketa: 2015
- Sareak eratzen
- Emakumeen kolektiboa edo kolektibo feminista