Lurbizi - Lehen Sektoreko Aholkularitza - proiektua Busturialdeko 20 udalerrik osatzen dute, Busturialdean Lehen Sektorea eta Tokiko Elikadura Sistema Iraunkorra sustatzeko helburuarekin.
Proiektuarekin Busturialdeko lehenengo sektorea indarberritu eta tokiko elikadura jasangarria garatu nahi da. Elikadurari lotuta dauden fase guztiak landu nahi dira eskualdeko biztanleekin batera elikagaien produkzioan, transformazioan, salmentan, edo kontsumoan egon ahal diren gabeziak, arazoak, edo hobetu beharrekoak lantzeko eta zuzentzeko.
Lehen helburua gaur egungo egoeraren diagnostikoa egitea da, baina baita aholkularitza teknikoa produkzio jasangarriaren inguruan, tokiko elikagaien transformazioan, edo salmenta hurbileko zirkuituetan; baliabideak (lurra, lokalak) bilatzeko laguntza; salmentarako eta kontsumorako dinamizazioa (ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak erraztea); erabili gabeko lurrak edo azpiegiturak bilatzea; eta prestakuntza arlo espezifikoetan.
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa