Mapa hau elikadura burujabetza gure lurraldeko eraldaketa politiko ikuspegiaren inguruko ikasketa eta hausnarketa kolektibo baten ondorio izan da. Elikadura eskubide eta eraldaketarako motor gisa irudikatzen dugu eta ingurumen eta sozial-sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago bat sustatu ahal dugula uste dugu, bizitza erdigunean jarriko duena.
Gainera, lurraldea eta bertakoa bide estrategiko bezala ulertzen ditugu gure eskubideak lortzeko alternatibak eraikitzerako orduan. Bertako izaeran aurkitzen dugu autonomia gehiago, non gure sistema agroekologikoak ezarri eta bertako egoerara egokituko diren, harremanak eta kolektibotasuna indartuz. Bertako izaera berreskuratu behar dugula diogu, elikadura burujabetza sustatuko duten alternatiba praktiko eta errealak eraikitzetik beste bizi eredu batetara eramango gaituzten gainontzeko burujabetzetara.
Nola egin dugu?
Webgune hau fitxategi bizi eta kolektibo bat lortzeko abiatu zen, non elikadura burujabetza edota hau lortzeko beste eremu batzuetan dauden esperientziak jasotzeko helburua duen.
Lehenik, Bide berriak: Elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentalaren bitartez elikadura burujabetza markoan zeuden esperientzia ezberdinak sozializatu genituen. Dokumentalaren ondorengo hausnarketaren marko teorikoa Euskal herrian beste bizi ereduak lortzeko burujabetzak ereiten txostenean aurkeztu zen, eta Euskal Herriko esperientzia konktretuetako gako eta tresnak bildu ziren.
Ondoren, Elikadura Burujabetzarako bertako politika publikoei buruzko Mintegi Internazional bat egin genuen, Politika publikoak elikatzen, eta Rumaniako Foro Europeo Nyéléni-n parte hartu genuen. Bietan Europako bertako esperientzia ugari ezagutu genituen eta bertan ikasi eta jasotako informazioa mapa honetan gehitu dugu.
Zertarako eta norentzako?
Elikadura burujabetza helburu duen esperientzia konpartitu edota esperientzia hauek ezagutu, elkarbanatu eta sareak eratzea nahi duen pertsona, kolektibo edo administrazio orori zuzenduta dago webgune hau.
Esperientzien sailkapena errazteko ondoreko azpitaldeak egin dira: lan egiten ari den eremua (BURUJABETZAK), zer egiten ari den (TRESNAK), nor sustatzen ari den (NORTZUK) eta NON egiten ari den.
Mapa hau kolektiboa eta bizia izaten jarraitzeko guztion partehartzea beharrezkoa da. Ezagutzen dituzuen esperientzia ororen informazioa igo dezakezue webgunera, PARTE HARTU zatian, edo esperientzia berrien sorreran lagundu ahal dizuten jendearekin kontaktuan jarri edota esperientzietan informazioa gehitu edo aldatzeko gurekin kontaktatu
Mapan elkar ikustea espero dugu!
Nor gara?
Bizilur (Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea) elkartetik onartzen dugu iparralde edota hegoaldeko pobreziaren eta ezberdintasunen jatorria sistema neoliberal eta patriarkatuan dagoela. Gure helburua, beraz, dominazio sistemei eta hauek, gehienbat nekazal eta landa eremuan,sortzen dituzten ondorio negatiboei aurre egitea, estrategia alternatiboak erikitzeko asmoz. Bestalde, baserritar mugimendutik sortutako proposamena, Elikadura Burujabetza, harreman sozial berriak eraikitzeko oinarri gisa ulertzen dugu. Ildo honetatik, beste herri mugimendu eta kolektiboekin aliantzak eginez gainontzeko esfera eta lurraldeetara zabaldu nahi dugu.
El movimiento Etxalde-Nekazaritza iraunkorra está formado por baserritarras y está abierto a personas vinculadas a la agricultura. La implementación de la soberanía alimentaria en Euskal Herria a través de la actividad agraria es su objetivo central. También busca impulsar alianzas estratégicas con movimientos sociales y sindicales para el desarrollo de la soberanía alimentaria, tanto en el ámbito local como internacional.
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekaza- rien Elkartasuna) es un sindicato agrario, que tiene como principal objetivo impulsar la soberanía ali- mentaria en el conjunto de Euskal Herria. Para ello cuenta con diferentes áreas y líneas de trabajo, destacando entre otras, el asesoramiento, la formación, el acompañamiento a los procesos de instalación en el sector y la promoción de grupos de consumo-Nekasarea. Es miembro de La Vía Campesina.