elikadura burajabetza eraikitzeko aldeko politika publikoak

I. nazioarteko mintegia azaroak 16-17 Donostia 2016

IZEN EMATEKO EPEA AMAITU DA. LEKUA BETETA DAGO.

AURKEZPEN
PROGRAMA
BABESLEAK

Aurkezpen

Elikadura Burujabetzarako Politika Publikoei buruzko 1. Nazioarteko Mintegira gonbidatu nahi zaituztegu.. Mintegiaren leloa «Politika publikoak elikatuz» izango da eta eztabaidarako gunea izan nahi du, esperientziak eta ekimenak trukatzeko lekua, batez ere elikadura burujabetzarako aliantzak eraikitzeko.

“Publikoa” deitzen diogun horretaz jabetu behar garela ulertzen dugu. Politika publikoak gizarte eraldaketarako tresna direlakoan gaude, pertsonen eta kolektiboen arteko berdintasuna ziurtatuz. Elikadura burujabetzatik, mugimendu zabal bat eraikitzea dugu helburu, non eragile bakoitzak (administrazio publikoek, mugimendu sozialek, baserritarrek, elkarteek, kontsumitzaileek…) parte har dezagun bestelako ereduen eraikuntzan: jasangarriago eta justuagoak diren ekonomiko, elikadura eta gizarte ereduak.

Beraz, nazioarteko ikuspuntu batetik, hainbat galderei emango diegu erantzuna:

Ze eduki izan behar du Elikadura Burujabetza bultzatzea helburu duen politika publikoak?
Administrazio publikoen aldetik, nola bultzatu daitezke antzeko prozesuak erakunde sozial, baserritar edo bestelakoen parte hartzearekin?
Momentu honetan ze motatako esperientziak ditugu martxan eta, errealak diren heinean, zer ikasi dezakegu beraietatik?
Ze motatako aliantzak saretu ditzakegu beste espazio eta diskurtso batzuekiko, pertsonen eta komunitateen ongizatea interes pribatu eta korporatiboen gainetik ipiniko dituen ekonomika justuago batzuetara bidea egin ahal izateko?
PROGRAMA
BABESLEAK

MATERIALA

DOSIER (pdf)
KARTELA (pdf)
PROGRAMA (pdf)
GUÍA (pdf)

Programa (goizez eta arratsadez)

AZAROAK 16
AZAROAK 17
AZAROAK 16
9:30 – 10:00 Parte hartzaileen erregistroa eta materialen banaketa.
10:00 – 10:30 Hasierako panela: Zergatik politika publikoak elikadura burujabetzatik?
Alazne Intxauspe – Etxalde / Saioa Iraola – Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
10:30 – 11:00 Ongi etorri instituzionala (Garapenaren Lankidetzarako Euskal Agentziako ordezkariak – Donostia 2016 – konfirmazioaren zain)
11:00 – 11:45 Irekiera Ponentzia: Elikadura eskubide bezala: Egungo egoera eta etorkizuneko erronkak
José Bove – Europarlamentaria Europako Alderdi Berdetik
11:45 – 12:00 Galderak eta komentarioak
12:00 – 12:30 Atsedena/kafea
12:30 – 14:30 Panela: Elikadura burujabetzan oinarritutako politika publikoen EDUKIAK:
a) Lurra eta ekoizpenerako bitartekoetara irisgarritasuna, gazteak agroekologiara ekartzeko.
Franco LLobera – Red Terrae (Espainiar Estatua)
b) Nola erraztu emakume baserritarren parte hartzea agroekologiatik politika publikoen bidez?
Michela Katiuscia Calaça – Emakume Baserritarren Mugimendua MMC-BrasilErlazionatutako esperientziak:
a) Elikadura Burujabetza eskualde garapenaren motore bezala.
Carlotta Ebbreo– Madonia Resiliente – Sizilia, Italia
b) Eskoletako elikadura hezkuntzarako tresna bezala.
Nieves Alcalá – Kanarietako Gobernuko Hezkuntza eta Unibertsitateen Saila.
14:30 – 15:30 Bazkaria
15:30 – 17:30 PANELA: Elikadura Burujabetzarako politika publikoen definizioa bultzatzen duten PROZESUAK:
a) Elikadura politika hiritarrak eta beren erlazioa agenda baserritarrarekin.
Ana Moragues – Cardiffeko Unibertsitatea, Erresuma Batua
b) Lurralde garapen integralerako proposamenak elikadura burujabetzatik.
Helen Nilsson– Malmoko Udaleko Ingurumen Departamentua, SueziaErlazionatutako esperientziak:
a) Herritarren parte hartzea elikadura politiken definizioan: elikadura kontseiluak.
Joy Carey – Bristolgo Elikadura Kontseiluko kidea, Erresuma Batua (Bideo-konferentzia)
b) Inguru hiritarretako politika sozialen planifikazioaren inguruko borroka sozialen konbergentzia.
Deirdre Woods, CFGN Community Food Growers Network/Just Space – Community-Led Plann for London – Erresuma Batua
c) Teknologia berrien garapena, politika publikoak parte hartzean oinarrituz definitzeko tresna bezala.
Imanol Esnaola. Gaindegia. Euskal Herria
d) Elikadurarako eskubidea, politika publikoen garapenerako motorea.
Joseba Otondo. Bazango alkatea. Baztango Zaporeak. Euskal Herria
17:30 – 18:00 Atsedena – kafea
18:00 – 19:00 LAN TALDEAK – 1. partea
a) Lurra eta ondasun komunetara irisgarritasuna
b) Politika publikoak, hezkuntza eta elikadura.
c) Elikadura politika hiritarrak lurralde ikuspegitik.
c) Tokiko politika publikoak agroekologiaren garapenerako
19:00 – 19:30 Amaiera
AZAROAK 17
10:00 – 10:30 Ongi etorria eta bezperako laburpena (ECVC/Etxalde/Bizilur)
10:30 – 12:30 PANELA: Politika publikoen TALKAK: elikaduraren inguruan bilatzen ditugun aldaketak
a) Elikaduraren bidez ekonomia eraldatuz: Elikadura burujabetza ekonomia sozial eta solidarioaren azterketatik.
Arnau Pujol – LLaurant Barcelona. Katalunia.
b) Gobernantza lokala eta globalaren arteko elkarrizketa: Lurraren Edukitzearen Borondatezko Aginduen esperientzia.
Daniel Gómez – FIAN Nazioarteko Idazkaritza.
c) Elikadura beste arlo batzuekin uztartuz.
Ivan del Caz – Denon Onerako herrien sarea.. Euskal Herria.Erlazionatutako esperientziak:
a) Ikuskatze herritarra eta Lurraren Edukitzearen Aginduen erabilpena.
Kaya Thomas. ABL Alemania
b) Elikadura politika integralen eraikuntza: arrantzarako proposamena, arrantza sektorea gaztetzeko.
Leo Belaustegi – LAB. Euskal Herria. (Bideo Konferentzia).
c) Burujabetzak uztartuz. Navaseko Udalaren esperientzia, elikadura burujabetza eta energia burujabetza integratzerakoan.
Jaume Casals. Navaseko alkatea (Països Catalans)
12:30 – 12:45 Atsedena. Kafea
12:45 – 14:30 HEZKUNTZA POLITIKAK Elikadura Burujabetza eraikitzeko
a) Akademia, ikuspegi kritikoa eta ekintzailetza soziala sortzeko espazio gisa.
Jenny Franco – Transnational Institute (TNI) Holanda
b) Formazio prozesuak eta ikerkuntza baserritarren mugimenduetatik.
Janaina Stronzake – Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimendua (MST). Brasil
c) Elikadura burujabetza eta egroekologiaren inguruko Hezkuntza bultzatzeko nazioarteko sareak eraikiz,.
Rupert Dunn – Agroekologiaren Ikaskuntza eta Irakaskutzarako Europar Sarea. Coventryko Unibertsitatea, Gales.
14:30 – 15:30 Bazkaria
15:30 – 17:00 Erlazionatutako esperientziak:
a) Baserritarren mugimendutik bultzatutako hezkuntza esperientziak.
– Agroekologia eta elikadura burujabetzari buruzko titulazio propioa, “Baserritik Mundura”.
Bea Casado – Hegoa Institutua. Euskal Herria.
– Hezkuntza politika publikoen garapena baserritarren jakintzen errekonozimendua lortzeko
Movimiento Nacional Campesino e Indígena (MNCI). Argentina
b) Latinoamerikako Agroekologia Institutua “Sembradoras de Esperanzas” -IALA.
Viviana Catrileo– IALAko koordinatzailea, Anamuri- Txile.
17:00 – 17:30 Atsedena – kafea
17:30 – 18:30 LAN TALDE IREKIAK. Bigarren partea
a) Lurra eta ondasun komunetara irisgarritasuna
b) Politika publikoak, hezkuntza eta elikadura.
c) Elikadura politika hiritarrak lurralde ikuspegitik.
d) Tokiko politika publikoak agroekologiaren garapenerako
19:00 – 19:30 Ondorioak eta mintegiaren amaiera

Saio eta tailer guztietan Brasil, Txile, Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Alemania, Italia, Euskal Herria eta espainiar Estatutik etorritako esperientzien parte hartzea izango dugu

BABESLEAK
PROGRAMA (pdf)
ANTOLATZAILEAK

ehnebizilurtnifiancartahands-onetxaldeecvc

BABESLEAK

garapenerakoeuropadonosti-2016

Desarrollo web de alalpe.es