Zer da lur-bankua?
Lurrak errentan utzi edo lagatzeko interesa duten lurren jabeek osatzen duten udal-erregistro administratiboa da, eta lur horiek landu nahi dituzten pertsonei eskaintzen zaizkie.
Udalek lur-bankuetan nola parte hartzen duten
Udalek sortzen dituzte lur-bankuak, horiei dagokien funtzionamendu araudia onartuta. Udalak lur-bankuaren erregistro administratiboa kudeatzen du eta berak ahalbidetzen du lurren jabeen eta lurra lantzeko interesa duten pertsonen arteko harremana.
Alderdien (jabeak eta lurra lantzeko interesa duten pertsonak) arteko akordio askea
Jabeen eta lurra lantzeko interesa duten pertsonen arteko akordioa askea da; Udalak ez du ezein alderditan parte hartzen, ez akordioaren iraupenean, ez baldintza ekonomikoetan, ez beste ezertan.
Ingurumenari lorturiko alderdiak, alderdi sozial eta ekonomikoak
Lurren bakuaren xedeetako bat landa-lurrak uztearen eta horrek nekazaritzan eta ingurumenean dituen ondorioen kontra jardutea da, hala nola: sute arrisku handiagoa, narriatze-arrisku handiagoa, izurrite gehiago, nekazaritzarako azalera erabilgarria galtzea, etab.
Aldi berean, utzitako lurretan landatzen hasteak enplegurako aukera berriak sor ditzake eta lurra lantzeko interesa duten pertsonen baldintza sozioekonomikoak hobe ditzake.