“Bolsa nacional de terras” (lurren poltsa nazionala) izenekoa, lurra eskuratzen laguntzeko tresna da.
Nekazaritzarako, basogintzarako edo artzaintzarako erabilgarriak izan daitezkeen lurrak jartzen ditu eskuragarri, errentan, salmentan edo bestelako lagapen moduetan. Lur horiek:
a) Estatuaren, udalerriaren edo bestelako erakunde publikoen jabari pribatukoak izan daitezke.
b) erakunde pribatuenak izan daitezke.
Unibertsaltasuna eta borondatekotasuna ditu oinarrizko printzipio. Lurren Bankua Nekazaritza eta Itsas gaietako Ministerioak kudeatzen du Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren (DGADR) bitartez.
Lurren bankuen kudeaketa operatiboari atxikita daude Nekazaritza eta Itsas gaietako Ministerioak baimenduriko erakunde egokiak; hain zuzen, nekazari edo baso-ekoizleen elkarteak, nekazarien kooperatibak eta nekazaritzako, basogintzako edo artzaintzarako funtsezkoak diren bestelako baliabide naturalak administratzen dituzten beste erakunde batzuk.
2018ko apirilaren 30erako, 774 partzela eskaini zituen Lurren Bankuak errentarako edo salmentarako; guztira, 17.126 hektarea. Aldi berean, 280 partzela laga ziren, 7.886 hektareako azalera batetik.
2018ko apirilaren 30eko datu guztiak, hemen kontsulta daitezke: https://www.bolsanacionaldeterras.pt/docbt/BT_Abr2018.pdf
Azkeneko eguneratzea: 2018ko apirila