Bidazi Bidasoa aldeko kontsumo elkartea da, eta gehienbat Bortziriak, Baztan eta Xaretako jendeak parte hartzen du. Lehendik kontsumo talde bezala funtzionatzen bazuen ere, 2014ean bazkide kopurua handitu eta denda (guk "Azoka" deitzen diogu) gisa antolatzea erabaki zen. Geroztik, gure Azokan produktu ekologikoak, gertukoak eta kalitatezkoak eskuratu daitezke. Zentzu horretan, eskualdeko ekoizleentzat salmenta puntu ere bada.
Azokaz gain, sentsibilizazio ekintzak (hitzaldiak, ikastaroak, irteerak...) antolatu izan ditugu, eta kontsumoarekin zerikusia duten bertze arloetan ere pausoak ematen ari gara, hala nola energian, software libreetan, plastiko eta ontzien murrizketa...
Zailtasunen artean, bideragarritasun ekonomikoa eta bazkideen parte hartzea dira gure erronka handienak.
Azken eguneraketa: 2019ko ekainean
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala