Bizkaia Esnea Karrantzako 35 baserrik osatzen duten kooperatiba bat da, euren esneki fresko, natural eta hurbilekoak merkaturatzeko. Haien hitzetan, esne-banatzaileek ordaintzen zituzten prezio baxuek bultzatu zituzten marka propio bat sortzera eta merkaturatzera. Hasieran, Bizkaiko puntu ezberdinetan jarritako esne-makinekin hasi ziren eta beranduago supermerkatu eta komertzio ezberdinen sarera salto egin zuten.
Bizkaia Esneak 3 puntu aipatzen ditu lan egiteko moduari dagokionez:
- JATORRIA: Kooperatibako esne ustiategi guztiak Karrantza Haranean kokatzen dira. Bizkaiko mendebalde puntan dago kokatuta Karrantza eta Euskal Herriko esne ekoizle nagusia da.
- KALITATEA: Behiak zaintzea, haien bizi baldintzak hobetuz eta elikadura zaintzea dira abeltzainaren lan nagusiak. Karrantza Haranean dauden larre zabal eta berdeekin batera behiek kalitatezko esnea ematea bermatzen dute.
- LEHEN SEKTOREAREKIKO KONPROMISOA: Kooperatiba abeltzainena da eta haiek dira asanbladan erabaki guztiak hartzen dituztenak. Baserrien biziraupena izan zen kooperatiba sortzearen arrazoi nagusia eta horretarako prezio duina eskaintzen zaio abeltzainari esne litro bakoitzeko.
Gaur egun Bizkaia Esneak UHT esnea, esne freskoa, behi gatzatuak, gurina eta gazta freskoa eskaintzen die Bizkaiko biztanleei.
- Sareak eratzen
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra