Eskola-elikadurarako Programa Nazionalak (PNAE) eskola-elikadura eta elikaduraren eta nutrizioaren inguruko hezkuntza-ekintzak eskaintzen dizkie oinarrizko hezkuntza publikoko etapa guztietako ikasleei. Horren baitan dago: haur-hezkuntza, oinarrizko irakaskuntza, irakaskuntza ertaina eta eskola publikoetan, filantropikoetan edo erakunde komunitarioetan (erakunde publikoekin hitzarmenak dituztenak) matrikulaturiko gazte eta helduen hezkuntza. Hau da, milioika ikasle onuradun dituen programa da.
2009an, erabaki zuten Estatuak PNAErako erabiltzen dituen baliabide finantzatu guztien artetik, gutxienez % 30 elikagaiak familia-nekazaritzari zuzenean erosteko erabili behar direla, edo bestela, landa-eremuko ekintzaileren bati edo bertako erakundeei. Nekazaritzako Erreformako asentamenduei, komunitate tradizional indigenei eta quilombolas komunitateei emango zaie lehentasuna.
Familia-nekazaritzako elikagaiak erostea, elikagaiak ekoizteko eta merkaturatzeko modu berrietatik abiatuta, nekazarien bilakaera sozial eta ekonomikoa bermatuko duten eta herritarren nutrizio-premiei erantzungo dioten ekoizpen moduen premia aintzat hartzen duen prozesu baten parte da. Aukera alternatibo horien barruan dago ekoizpen eta merkaturatzeko kanal laburrak sortzea, kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko harremana hurbiltzeko, harreman sozialak indartzeko, ekoizpen-dibertsitateari balioa eransteko eta erakunde publikoen premiei erantzuteko; eta gainera, herritarrei elikagai osasungarri eta kalitatekoak lortzea ahalbidetzen die, elikagaien eta nutrizioaren segurtasuna sustatze aldera.
Honako esteka honetan jaits daiteke gida: www.fnde.gov.br/index.php/centrais-de-conteudos/publicacoes/category/116-alimentacao-escolar?download=9815:pnae-manual-aquisicao-de-produtos-da-agricultura-familiar-para-a-alimentacao-escolar-2-edicao
Azkeneko eguneratzea: 2016
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa