EHKO Agroekologiaren identifikatzaile herrikoi bat da. Laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoia egiten duten Euskal Herriko bio baserriak identifikatzen eta desberdintzen ditu. Identifikatzaile hori ez da produktuaren bermea ematen duen label bat, baizik eta etxaldeak identifikatzen ditu. Modu honetan, bi gauza bermatzen ditu prozesuak; alde batetik, lan kolektibo batean konprometitzea; eta bestetik, Europako araudi ekologikoari gehitutako arauak errespetatzea, sistema bioindustrialetik bereizteko eta baserritar/herritar harremana ziurtatzeko. Jendarteari Agroekologiaren praktikotasuna erakusteko tresna pedagogiko paregabea da, Agroekologia kontzeptua etxalde hauetan gorpuztu eta praktikotasunean ikusten baita.
Euskal Herrian Agroekologiaren bidean dauden etxaldeak konfiantza sareetan oinarrituz eta jakintzaren elkartrukea eta kolektiboaren babesaren bitartez sortzea erabaki zen 2014ean. Berme Partehartzailean oinarriak (ikusi BSP) jarraituz lan egitea aukera zen izan ere sistema hauek elikagai konkretuak ziurtatu ordez, ekoizpen proiektuak edo etxaldeen prozesuei erreparatzen die eta prozesuan inplikatutako eragileen lankidetza aktiboan oinarritzen dira; hain zuzen ere EHKOlektiboaren balioak eta egiteekin guztiz bat datozen tresnak. Gaur egun 73 etxaldez osatuta dago sarea, herritar eta gizartearen aurrean Agroekologiaren ispilua direnak.
- Sareak eratzen
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra