Euskal Herriko Hazien Sarea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta 22 urte baino gehiago daramatza lanean Euskal Herriko biodibertsitate landatuaren ikerketaren, kontserbazioaren eta hedapenaren alde: bai haziei (barazkiak, zerealak eta bazka-lekadunak) eta fruta-arbolei dagokienez, bai haiei lotutako jakintza tradizionalari dagokionez.
Laburbilduz, hona zer egin dugun: 300 bazkidetik gora, 15 hitzarmen baino gehiago EAEko erakunde publikoekin, 60 hazi-zaindari baino gehiago, fruta-arbolen 150 zaindari baino gehiago, formakuntza EAEko 7.000 ikasle baino gehiagori, ikerketak EAEko 25 udalerri baino gehiagotan, hazien 1 banku zentral, fruta-arbolen 5 mintegi, fruta-arbolen erreferentziazko 8 baratze, 6 erregistro parte-hartzaile, hitzaldi eta prestakuntza ugari, dastaketak eta azokak, 3 trukaketa ; eta hedabide idatzietan eta irratian parte hartu dugu.
2018an 8 proiektu baino gehiago ditugu martxan. Horien artetik, bi nabarmenduko ditugu: “Hazitik Ikasten” hezkuntza-proiektua eta eskualde- eta udalerri-prospekzioen proiektua.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra
- Sarea