Gipuzkoa Argitu programaren helburua da energiaren, eta bereziki elektrizitatearen kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga dugu eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.
Argitu 2015ean proiektu pilotu batekin gauzatu zen etxeetako argindar kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko. Proiektu honi esker, parte hartu zuten 400 etxeek argindar kontsumoa ia %6 murriztea lortu zuten eta argi gelditu zen etxeko kontsumoen datua ezagutzea zuzenki erlazionatua dagoela bere murrizketarekin.
Jasangarriagoa eta herritar guztientzat bidezkoagoa den energia ereduranzko trantsizio-garai honetan, hauek dira Gipuzkoa Argituk herritarren eskura jartzen dituen baliabideak: tailerrak herriz-herri, bideo tutorialak, etxeetarako eraginkortasunaren energetikoaren gida eta hainbat informazio erabilgarri energiaren kontsumoa murrizteko, energia eraginkortasuna bultzatzeko eta energia berriztagarrien erabilera ezarpena bultzatzeko.
Azken eguneraketa: 2019ko ekainean
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa