Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurren Bankua, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak sortutako tresna bat da, eta Landa Garapenerako Behemendi Elkarteak kudeatzen du; horri esker, nekazaritzarako lurren erabilera eta ustiaketa arautu nahi da, bertan behera utziak izan daitezen saihesteko eta nekazaritza, abeltzaintza edo basogintza erabilerarako, naturaren edo ondasunaren kontserbazio jardueretarako edo interes sozialeko beste erabilera batzuetarako lurrak behar dituzten pertsonei eskaini ahal izateko. Zeregin nagusia dinamizatzea eta lurren jabeen eta lurrak behar dituztenen artean bitartekari jardutea da; bai eta finken erabilerarako eta kudeaketarako bermeak, konfiantza eta segurtasuna ematea ere. Bi emate gauzatu dira, Lezoko Urreleku baserrian, Aldundiarenak eta Nekazaritzarako Lurren Funtseko parte direnak.
Azken eguneraketa: 2015