2009ko urtarrilean, Frantziako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak eskatuta, nekazaritzako produktuak merkaturatzeko zirkuitu laburrei buruzko lan-taldea osatu zuten. Ekimen hori beste baten jarraipena da, Assises de l’Agriculture lanarena hain zuzen, zeinetan “Elikadura” lantaldeak, identifikatuta zeuden bost ekintza-bideren artean, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lotura sendotzea proposatu zuen, lotura hori gauzatzeko tokiko jarduerei lagunduta.
Lan-talde honetan inplikaturik dauden eragile guztiak bildu dira: Estatua, ikerketa-erakundeak, lurraldeetako kolektibitateak, nekazaritzako sindikatuak eta merkaturatzeko modu hori garatu duten egiturak.
Txostena esteka honetan kontsulta daiteke: https://agriculture.gouv.fr/sites/minagri/files/documents/pdf/rapport_du_gt_circuits_courts0409.pdf
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Tokiko instituzioa