Elikadura-burujabetza Boliviako Konstituzioan
2009ko urtarrilaren 25ean Boliviako konstituzio berria onartzeak politikaren eremura ekarri zituen elikadura-burujabetza eta elikadurarako eskubidea. Konstituzio berriaren alde agertu da aldaketaren aldeko Koordinakunde Nazionala, Boliviako herri indigenen, langileen eta nekazarien erakundea.
Aplikaturiko politiken taula bat da honako hau, (esteka honetan aipatua https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/28923/TESIS_LE%C3%93N_VEGA_XABIER%20ALEJANDRO.pdf?sequence=1&isAllowed=y)
Elikadura-segurtasunari buruzko aurretiazko politikak (1997-2005) |
Elikadura-segurtasun eta burujabetzarako eredu berria (2006tik aurrera) |
Politika mota |
Testuingurua |
||
Elikadura-segurtasuna lortzera soilik bideratzen da (kanpoko merkatuen eta elikagaien donazioen mende) |
Lehentasuna du elikadura-segurtasuna lortzea estatu zentralaren eta lurralde-erakunde autonomoen ekintzak egituratuta eta elikadura autosufizientzia eta elikadura egokirako giza eskubidearen premisa txertatuz. |
|
Egitura-baldintzak |
||
Eskuragarritasun, irisgarritasun, erabilera eta instituzionalitate gaietan oinarritua soilik, jabe-eskubideen eremuan sartu gabe. |
Egitura-baldintzak baliabide naturalen (lurra, ura eta basoak) jabe-eskubideekin aldatu egin behar direla ulertzen da; hau da, lortzeko eskubidea, aprobetxamendua, maneiua, alienazioa eta baztertzea. |
1. politika. Jabe-eskubideak esleitzea. |
Esku-hartze operatiboak |
||
Merkatuaren funtzionamenduan oinarrituak batik bat, eta estatuari rol ahula emanez. |
Estatuak rol aktiboa hartzen du bere gain elikadura-segurtasunaren eta burujabetzaren lorpenean; hala nola, Plangintzak egin, arautu, kontrolatu, eragile ekonomiko izan, askotariko ekonomiaren garapenean oinarrituta. |
2. politika. Eskaintzan (erabilgarritasuna) eta eskaeran (irisgarritasuna) pizgarriak sortzeko laguntzak, eta:
3. politika. Merkatuko araudiak zehaztea. |
Teknologian, azpiegitura produktiboan, elikagaien eraldaketan eta merkaturatzean inbertsioak egitea (eragile pribatu lehiakorrak). |
Landa-eremuetako ekoizpen sistemetan aldaketa kualitatiboak, landa-eremuetako eragile guztientzat zerbitzu publikoen eskaintzaren bidez, elikagaiak produzitzen dituen familia-nekazaritzan eta nekazaritza komunitarioan indarra jarriz. |
4. politika. Ondasun eta zerbitzu publikoak hornitzea.
5. politika. Babes ekonomikoa. |
Talde urrakorrei babesa ematea batez ere eskubide indibidualetan oinarrituta. |
Esku-hartze integraleko eta sektore askotako ekintzan lehenesten ditu, talde urrakorrentzat eta muturreko pobrezian daudenentzat, eskubide indibidual eta kolektiboetan oinarrituta. |
Iturria: Pacheco, 2009
Politika horiek garapen eta arrakasta oso desberdina izan dute. Bereziki zaila da politika horiek ezartzea, latifundisten eta nazioz gaindiko enpresen interesei egin behar baitzaie aurre.
- Arautzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala