Landarte programa kultura-proiektu batean oinarritzen da, Nafarroako landa ingurunean herrietako jendearekin batera egiten da eta bestelako jarduera artistiko zeharkakoekin edo osagarriekin fusionatzen da, tokian bizi diren artistek lagundurik. Hala, sormen, parte-hartze, berrikuntza eta arterako prozesu bat aktibatzen da; prozesu hori lantegietan egiten da eta eszenaratzeekin bururatzen da.
Herritarrek hasiera-hasieratik parte hartzen dute; horixe da proiektu horien euskarria.
Epe ertainerako helburua proiektu horien bilakaera eta proiektu horietako partaideen inplikazioa dira. Zenbaitetan, egitear dauden proiektuak berrituz; beste batzuetan, berriz, partaideen inplikazioa eta/edo tokiko garapen ekonomikorako proiektuetara bideratutako bilakaera bultzatuz. Nolanahi ere, kasu oroz auzolana bultzatuz, herriaren ondareari balioa emanez eta tokiko nortasuna indartzen lagunduz.
Ideia berritzaileak eta talde-lana batzen direnean balio kultural handiko obra bereziak sortzen dira eta herritarrak haiekin identifikatuta gertatzen dira. Lan horiek herriko ondare kulturalean txertatzen dira, eta herriari diru-sarrera ekonomikoak ekartzen dizkioten bisitariak bereganatzen dituzte.
Sentsibilitatea eta emozioa eta nortasuna eta erkidego-sentimendua dira programa horrek Nafarroako erkidego txikietan muinetaratu nahi dituen balioak.
Artisten sormenetik abiatzen diren eta herri txikietako biztanleen ekarpenekin aberasten diren proiektu prototipo txiki hauek, komunitatearen ongi izatean eragin zuzena dute eta aldi berean landa garapenean, ekonomian eta identitatearen motor bilakatu egiten dira
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa