Nekazaritza Orientaziorako Legeak (LOA: Loi d'Orientation Agricole) elikadura-burujabetzaren, familia-nekazaritzako sistemaren, ordainketen eta aseguruen inguruko konpromisoak definitzen eta jasotzen ditu.
LOA, elkarrizketaren, foro publikoen, gobernuarekiko eztabaiden eta nekazarien erakundeen diligentziaren emaitza da, batik bat, elikadura-burujabetza txertatzeari dagokionez. CNOPen (Nekazarien Erakundeen Koordinazio Nazionala, zeinaren helburu nagusia Maliko landa-eremuetako erakundeek nekazaritzaren definizio argi batean ekarpenik egin dezaten bermatzea da, nekazari-familien kezkak eta beharrizanak kontuan hartuko dituen definizioa, alegia) zeregina berebizikoa izan zen LOA elkarrizketaren eta eztabaidaren bidetik garatu ahal izateko.
Besteak beste, LOAk honako hau jasotzen du: elikadurarako eskubidea, gizonen eta emakumeen arteko ekitate soziala, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko ekitatea, kontuak ematea, elikadura-segurtasuna eta elikadura-burujabetza, eta lurra eta baliabideak eskuratzea.
Politika horien inplementazioa oso zaila da indarkeriak jota dagoen eta klima-aldaketaren eraginak pairatzen dituen herrialde batean.
Informazio-iturria: Beauregard (2009) "Food policy for people: incorporating food sovereignty principles into State governance. Case studies of Venezuela, Mali, Ecuador, and Bolivia".
- Arautzen
- Tokiko instituzioa
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra