Basauriko emakumeek eta herriko mugimendu feministak historikoki aldarrikatutako gunea da. Berdintasun Atalak sustatutako udal zerbitzuak emateaz gain –Ahalduntze Eskola, Sexu Informaziorako Bulegoa, emakumeei informazioa emateko zentroa, hezkuntza proiektuak eta Equitruke Denbora Bankua-, emakumeen elkarte ugariren bilgune ere bada.
Marienea Basauriko Emakumeen Etxea 2012ko maiatzaren 17an zabaltzen da eta berdintasunaren alde lan egin nahi duen Basauriko emakumeentzako eta gizonentzako espazio feminista, plurala eta zabala bezala aurkezten da.
Urteetan zehar, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak bultzatzeko eta indartzeko egin den lanaren jarraipena da, historikoki mugimendu feministak aldarrikatutako errealitatea izanik. Emakumeentzako espazio propioak izatearen garrantzia beti egon da presente feminismoan, baita berdintasunaren borroka ikustarazteko eta jabekuntzaren alde lan egiten jarraitzeko ere.
Marienea emakume guztion etxea da, hausnarketarako eta topaketarako espazioa, alegia, non indarrak eta desirak batuz, diskriminazioz gabeko jendarte berdintzailea eraikitzeko pausuak ematen jarraitu duen.