MST lurraren eta nekazal-erreformaren alde borrokatzen duten Brasilgo baserritarren mugimendua autonomoa da. Mugimendu sindikalaren barruan mugitzen da, inongo alderdi politiko edo erlijiorekin loturarik izan gabe. MST baserritar komisioetan antolatzen da eta gaur egun Brasilgo 23 estatutan aurkitzen da.
1975-1985 urte bitartean eman zen aldaketa sozioekonomikoaren ondorioz sortu zen, nekazaritzan kapitalismoaren garapena hain zuzen. Honek ekarri duen lurren kontzentrazioa eta lurrik gabeko baserritar kopuruaren igoera, eta baserritar borroka ezberdinen artikulazioak ahalbidetu zuen MSTren sorrera.
Formazioa eta ikerkuntza dira Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimendua (MST) izenekoaren eratze-elementuak. Formazioak bi atal ditu: eskolatzea –Hezkuntza-kolektiboaren zeregina–eta formazio politikoa –Formazio-kolektiboaren zeregina. Modu bereizian bada ere, biak errealitate zehatzean txertatuta daude.
MSTk dituen 32 urteetan, Lurraren Pedagogia eraiki du oinarrizko eta goi mailako ikastegietan eta graduondoko ikastaroetan. Formazioa eta hezkuntza ezinbesteko atal dira MST subjektu den prozesu iraultzailean.
Azken eguneraketa: 2016
- Sareak eratzen
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra