2015
Mutur Beltz proiektua 2015ean sortu zen Joseba Edesa eta Laurita Silesen bizi-proiektu gisa. Azkeneko urteetan bilakaera izan du eta, gaur egun, mutur beltza sustatzeko elkarte agroekologiko, artistiko eta kultural bihurtu da. Ardi Mutur Beltza desagertzeko zorian dago, artzaintza bera bezala. Bizkaiko Karrantzan sortutako ekimen honen bidez aurre egin nahi zaio ezagutza horien galerari, agroekologiatik, jardun artistikotik eta diseinutik.
Azkeneko eguneratzea: 2019ko ekaina
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala
Ahedo Auzoa, Karrantza Harana, España, 48891 Bizkaia, Euskal Herria