Arabako Okina herriko berokuntza-instalazioa, zeinak, inguruan sorturiko biomasa erabiliz, berokuntza hornitzen dien herriko etxebizitzei eta eraikin publikoei.
Bernedoko udalerriaren barnean biltzen diren herrietako bat da Okina. Arabako Mendialdean dago, eta 1.000 hektarea inguruko herri-baso bat du. 2010. urte amaieran, Euskadin aitzindari den ekimen bat jarri zuten abian: herri-basoetako egurrak elikatuko zuen berokuntza-sistema ezartzea herri osoarentzat.
Herrian gas-sarea instalatzeko obra zibilak esleitu zirela ikusita eta xede horretarako lanak hasi ondoren, erabaki zuten berokuntza gasaren bidez elikatu beharrean herri-basoetako egurraren bidez elikatuko zutela. 2011n, izugarrizko gorakada izan zuen gasaren prezioak, eta, hori ikusita, aukera ekonomikoagoak bilatzen hasi ziren. Zailtasun handirik gabe iritsi ziren honako ondorio honetara: beren herriak eskaintzen zituen baliabideetako bat erabil zezaketen horretarako, basoa, zehazki. Aukera berri hura aztertu zuten, eta, horretarako, hainbat alderdiri buruzko azterlan zehatzak egin ziren: inbertsioak, epe laburrerako eta luzerako gastuak eta onurak, herrirako egokienak izango ziren teknologiak eta materialak, berokuntza hura elikatzeko beharko zen baso-masa, basoaren iraunkortasuna, munduan antzeko erabilera zuten ereduak, etab. Proiektuaren xehetasun bakoitza kontu eta arreta handiz definitu da.
Bideo informatiboa HEMEN
Azken eguneraketa: 2015
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala