ONDARROA 12 MILIA arrantza-sektorearekin, itsas ikerketarekin, irakaskuntzarekin eta gizarte-aktibismoarekin lotutako pertsonek osatutako erakundea da. Artisau-arrantzaren jarduera kontserbatzeko eta haren balio kulturala gizarteratzeko ahaleginean, arrantza-politikei buruzko eztabaida-jardunaldiak antolatu eta dinamizatu dituzte, eta “Ondarroako Adierazpena” sustatu dute.
ONDARROA 12 MILIA elkartea arrantza-jarduera jasangarria izan dadin arrantza-politika aldatzeko eskatzen ari da azken urteetan. Gure ustez, arrantzak etorkizuna izan dezan ezinbestekoa da arrantzatzen diren arrainen populazioen biomasak iraunkortzea ez ezik, horiek bizi diren itsas ekosistemak zaintzea.
Horretarako, arrantza-politika aldatu behar da. Gure arrantza-guneetan hainbat arrain mota berreskuratzeko arrantzatik babestutako eremuak sortu behar dira, eta gainerako eremuan arrantza iraunkorra eta jasangarria suspertu behar da. Lehorretik 12 milia tartean arrantza-tresna artisauak bakarrik baimendu behar direla uste dugu, arte depredatzaile industrialak 12 milatik itsaso barrura eramanaz.
- Arautzen
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala