2015ean sortu zuten hiru lagunek Otsokop elkartea Angelun, eta denbora horretan jende berri asko batu zaie proiektura. Elkarlanean eta ingurumena errespetatzen duten produktuak eskuragarriago jarriz ari dira lanean Otsokop elkarteko kideak.
Hasieran, elkarteak internetez egiten zuen tokiko produktuen eskaintza, eta bazkide bakoitzak bere erosketen zerrenda egin eta gero banaketa egunean produktuen bila joan behar zuen. 2016an, berriz, jauzi garrantzitsua eman zuen elkarteak: saltokia irekitzea.
Baionan dute Otsolab denda eta asteazken eta larunbatetan irekitzen dute. Denda irekitzearekin batera, Otsokopek 100 bazkidetik 400 bazkiderako jauzia ere eman zuen.
Kide guztiek hartzen dute parte elkartearen erabakietan, eta hilero hiru ordu eskaini behar dizkiote Otsokopen funtzionamenduari: saltokian, eskariak egiten… Bitartekaririk ez egoteak ekoizleak duinki ordaintzeko, eta aldi berean, produktuak prezio apalean eskaintzeko aukera ematen die.
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra