Balmasedako Udalak landu du Energia Iraunkorrerako Ekintza Plan hau alkateen Itunarekin bat egin ondoren. EIEP horren bidez, energia aurrezteko kultura sustatzeko eredua sortu nahi da, klima aldaketari aurre egiteko sentsibilizazio kanpainen eta egungo egoera hobetzea ahalbidetuko duten ekintzen bidez. Hori dela eta, energiaren erabilera, kontsumo eta ekoizpen jasangarria eta hondakinen kudeaketa hobea lortzeko ildo estrategiko, jarduera eta tresnak finkatzen dira dokumentu honetan.
Balmasedako EIEPren marko estrategikoak sei jarduera-ardatz ditu: eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria, energia berriztagarriak, hondakinak, ura eta ingurumena. Gainera, ildo estrategikoetan planteatzen diren ekintza guztiak Udala, Egoitza edo Zerbitzuak sektoretan jaso dira.
Udalak hartutako neurrien artean, berotze eta argiztapen sistemen eraginkortasuna hobetzea, eguzki-plakak instalatzea edo basoberritzea daude. Neurri horiek egoitza-sektorean ere aplikatzen dira, mugikortasunaren inguruko neurriekin batera.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa