2015
Alkateen Ituna sinatu ondoren, Errenteriako Udalak Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana landu zuen 2015ean. Geroago, 2018ko uztailean, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren Eguneratzea eta jarraipena onartu zen; guztira 80 neurri biltzen ditu, 8 lerro estrategikoetan banatuta:
- Hondakinak: Hondakinen deskonposizioari loturiko BEG isurpenak murrizteko, hondakinen kudeaketa desberdinak aztertuko dira, zabortegira bidaliko diren hiri-hondakinak ahalik eta gehien murrizteko. Gainera, sentsibilizazio-kanpaina bereziak antolatuko dira hondakin-sortze tasa murrizteko.
- Inguru naturala: nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen diren lursailetan zuhaitzen presentzia areagotu nahi da. Era berean, baso-landaketetan ere jardungo da, pixkanaka baso naturalak jatorrizko konposiziora itzul daitezen. Helburua CO2 hustubideak zabaltzea da.
- Lehen sektorea: Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerek BEG emisioak eragiten dituzte. Horiek, besteak beste, Añarbe mendi publikoko abeltzaintzarako lur-erabilerari buruzko Udal Ordenantza Arautzailea onartuta edo ohiko nekazaritza sustatuz murriztu daitezke.
- Mugikortasuna: Emisioen zatirik handienak garraioari loturiko erregai fosilen kontsumoak eragiten ditu. Hori dela eta, ibilgailu pribatua baino garraio mota jasangarriagoaren erabilera bultzatzea da helburua; hala nola, bizikleta eta oinezko mugikortasuna. Bestalde, sustatu behar diren beste ekintzetako batzuk bioerregaien eta ibilgailu elektrikoen erabilera eta eraginkortasunez gidatzeko ikastaroen antolaketa dira.
- Ura: Uraren kontsumoak BEG isurpenak eragiten ditu, uraren zikloko fase bakoitzean kontsumitzen den energiagatik (ura jasotzean, adukzioan, potabilizazioan, banaketan, erabileran, arazketan eta berrerabileran). Ur kontsumo hau jaisteko eta, beraz, isurpenak murrizteko, zenbait neurri jarri daitezke martxan, hala nola, ur-hornikuntza sarearen hobekuntza, fluxu murriztaileen instalazioa, ur kontsumo txikiko etxetresna elektrikoen erosketa edo sentsibilizazio kanpaina
- Eraginkortasun energetikoa: Ildo estrategiko honen bitartez erregai fosilen eta elektrizitatearen kontsumoak murriztu nahi dira, bai hauen eskaria murriztuz bai hauen erabilera modu eraginkorrean eginez. Eskaria murrizteko argiteriaren itzaltze sistemak edota sentsibilizazio kanpainak egin daitezke eta erabilera modu eraginkorragoan egiteko zenbait eraikinen birgaitzea edota lanpara eta galdara eraginkorragoen erabilera sustatu daitezke, besteak beste.
- Energia berriztagarriak: Energia berriztagarrien erabilerak erregai fosilen kontsumoa murrizten du eta baita, beraz, hauei esleitutako BEG emisioak. Udalak eredu izan behar du, eta horretarako eguzki-plaka termiko edo fotovoltaikoak ezar ditzake, eta baita udal-eraikinetan kontsumitzen den energia elektrikoa jatorri berriztagarrietatik erostea bultzatu ere, besteak ekintza batzuen artean.
- Zeharkakoak
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa