2010ean bat egin zuen Basauriko Udalak Alkateen Itunarekin; itun hori Europako ekimena da, eta horren arabera, tokiko agintariek konpromisoa hartzen dute BEG emisioak % 20 gutxitzeko 2020rako, eta horretarako eraginkortasun energetikoa % 20 hobetzeko eta eskaeraren % 20ari energia berriztagarrien bidez erantzuteko.
Energia Iraunkorrerako Plana, Tokiko Agenda 21ekin batera, Basauriko Udalaren jasangarritasunaren aldeko estrategiaren oinarria da. Planak 77 ekintza jasotzen ditu, 5 ildo estrategikotan banatuak: eraginkortasun energetikoa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, hondakinak eta ura.
Ildo estrategiko horietako bakoitzak udal-administrazioarengan, egoitza sektorean eta zerbitzuen sektorean eragiten du.
Informazio gehiago hemen: https://sv010.basauri.net/benet/agenda21/docs/DocSintetico%20PAES_Basauri_v1.pdf
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa