Brasilgo Familia Nekazaritza Indartzeko Programa Nazionalak (Pronaf) familia-nekazariei eta nekazaritzako erreforman asentatuta daudenei errenta eragiten dieten banako edo taldeko proiektuak finantzatzen ditu. Landa-eremuko finantzaketa-aukera guztietan interes txikiena eskain dezake programak.
Pronaf-en sartzen dira kreditu-premia hautematen denean, bai uztarekin lotuta bai jarduera agroindustrialarekin lotuta, makina, ekipamendu edo azpiegituretan inbertitzeko edo zerbitzuetarako, nekazaritzako eta abeltzaintzakoak izan zein ez.
Zer finantzatu nahi den erabakitzen denean, familiak landa-sindikatura edo Urgazpen Tekniko eta Landa Hedapenerako enpresara jo behar du Pronaferako Gai delako Adierazpena jasotzeko; eta hori, urteko errentaren eta jardueren araberakoa izango da, eta nekazaria jasotzeko eskubidea duen kreditu-ildoetara bideratuko da.
Honako hauek dira kreditu-ildoak:
Pronaf Custeio
Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak eta Pronafen barruan dauden ekoizpen propioko edo beste batzuen ekoizpeneko produktuen prozesamendua, industrializazioa eta merkaturatzea finantzatzera bideratuta dago.
• Pronaf Mais Alimentos - Investimento
Landa-establezimenduan edo inguruko eremu komunitarioetan, produkziorako eta zerbitzuetarako (nekazaritza eta abeltzaintzakoak izan zein ez) azpiegitura ezartzea, handitzea edo modernizatzea finantzatzea du helburu.
• Pronaf Agroindústria
Baso-produktuak edo artisau-produktuak (nekazaritza eta abeltzaintzakoa izan zein ez) prozesatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak eta landa-turismoa finantzatzeko ildoa.
• Pronaf Agroecologia
Ekoizpen sistema agroekologiko edo ekologikoetako inbertsioak finantzatzeko ildoa; proiektua ezartzeko edo hasitakoa mantentzeko kostuak barne.
• Pronaf Eco
Jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko eta barne hartzen duen biomarekiko elkarbizitza hobea ahalbidetuko duten tekniketan egindako inbertsioak finantzatzeko ildoa.
• Pronaf Floresta
Nekazaritzako eta basogintzako sistemetarako, ekologiaren ikuspegitik jasangarria den ustiaketa estraktiboa, baso-maneiurako plana, kontserbazio iraunkorreko eremu eta erreserben berregituratzea eta mantentzea eta narriatutako eremuen biziberritzea xede duten inbertsioen finantzaketa hartzen du.
• Pronaf Semiárido
Herrialdeko lurralde erdi-idorrean proiektuak finantzatzeko ildoa. Proiektu horiek agroekosistemen jasangarritasuna eta gainerako azpiegiturak ezartzea, handitzea, berreskuratzea edo modernizatzea zango dute xede, eta azpiegitura hidrikoa lehenetsiko da.
• Pronaf Mulher
Emakume nekazariek proposaturiko inbertsioak finantzatzeko ildoa.
• Pronaf Jovem
Nekazari gazteen inbertsioak finantzatzeko ildoa.
• Pronaf Custeio e Comercialização de Agroindústrias Familiares
Nekazariei eta haien kooperatiba edo elkarteei zuzenduriko ildoa, prozesamendu eta industrializazio propio zein beste hirugarren batenari dagokionez, dituzten premiak finantzatzeko.
• Pronaf Cota-Parte
Ekoizpen-kooperatibetako kide diren familia-nekazarien ekintzak ordaintzeko edo lan-kapitalean, kostu eta inbertsioetan aplikatzeko inbertsioak finantzatzeko ildoa.
• Microcrédito Rural
Errenta baxuagoko nekazariei zuzenduriko ildoa; nekazaritzako eta abeltzaintzakoak diren eta ez diren jarduerak finantza daitezke, eta kredituek familiari errenta ekar diezaiokeen edozein eskaera estal dezake.
Programa hau 1996an jarri zuten abian, Fernando Henrique Cardosoren gobernuan, eta Bolsonaroren gobernuak etenarazi egin zuen 2019ko udaberrian.
Azkeneko eguneratzea: 2019
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa