Zer da?
Batefogo esku-hartze sozialeko proiektu bat da, modu eraginkorrean, suteen prebentzioa eta landa-eremuaren dinamizazio ekonomiko eta soziala bateratzea proposatzen duena.
Zein dira helburuak?
Proiektuaren oinarrizko helburuak honako hauek dira: basoko suteen kopurua eta haien inpaktua murriztea, mendiaren erabilera jasangarriak eta landa-eremuaren dinamizazio ekonomikoa sustatzea, baso-kultura berria sortzea, lurraldearen ondareko eta kulturako elementuak balioestea, lurraldearen parte-hartze bidezko zaintza sustatzea.
Norentzat da?
Ekimen hau gure geografiako edozein tokitan aplikatzeko pentsatua da, eta ekimena abian jartzeko borondatea duten mota guztietako erakundeei zuzendurik dago (administrazio publikoa, mendien mankomunitateak, etab.).
Zer metodologia erabiltzen da?
Batefogo proiektuak tokiko biztanleak inplikatu nahi ditu basoko suteen kopurua eta haien inpaktua murrizteko prebentzio-neurrien identifikazioan eta artikulazioan eta, aldi berean, komunitatearen dinamizazio ekonomikoa eta soziala eragiteko balio izan dezaten.
Tokiko biztanleak inplikatzeko, lau prozesu modu paraleloan konbinatzean oinarritzen den lan-metodologia erabili nahi da:
- Lurraldearen azterketa egitea, haren ezaugarri geografiko, historiko, sozioekonomiko, ekologiko eta kulturalak zehatz-mehatz ezagutzeko.
- Parte-hartzeko prozesu bat bultzatzea, suteen arazoa eta lurraldean dituen ezaugarri zehatzak diagnostikatzeko, eta eragile nagusiak, kontuan hartu beharreko alderdiak, gune sentiberak, inguruaren potentzialtasunak eta ekoizpenaren eta enplegu-sorreraren ikuspegitik eskaintzen dituen aukerak zein diren identifikatuz.
- Ingurumen-heziketarako kanpaina abian jartzea, jende mota desberdinarentzako eta komunitatea dinamizatuko duten jarduerekin; lurraldearen kudeaketaren inguruko alderdi garrantzitsuenei buruzko informazioa emateko eta herritarrak parte hartzera bultzatzeko.
- Komunikazio kanpaina bat prestatzea, jendartean eraginik handiena eta herritarren parte-hartze handiena lortzeko egiten ari diren urratsen berri emateko.
Non jarri da abian?
Concello de Manzanedan jarri zen abian bertako udalarekiko elkarlanean, 2015eko azaroaren eta 2016ko urriaren artean. Zailtasun ekonomikoak eta informaziorako eragozpena alde batera utzita, esan daiteke emaitzak onak izan zirela. Auzokoen Foroan hainbat proposamen sortu ziren; horietako batzuk gauzatu ere egin ziren, Foro horretan baso-esparruko langileek parte hartzen zutelako eta bertako ideiak jaso eta, udalarekin batera, aurrera eraman zituztelako (esaterako, erretzeko baimenei buruzko hitzaldiak ematea eta hitzaldi horietan baimen horiek kudeatzea). Aurrekontu faltaren ondorioz ezin izan zuten proiektuarekin jarraitu (mendi-komunitateekin batera jardutea aurreikusita zuten). Informazio gehiago hemen: https://batefogo.wordpress.com/category/manzaneda/
Aurrerago, Galiziako Xuntako Ingurumeneko Saila jarri zen proiektuarekin harremanetan Mendietako Zuzendaritza Nagusiaren bidez. Hainbat bilera egin ondoren, proiektua Barbanza eskualdean gauzatzea erabaki zuten, honako udalerri hauetan: Porto do Son, Ribeira, A Pobra do Caramiñal eta Boiro. 2017ko irailetik 2018ko uztailera, lurraldearen azterketa bat egin zuten, eta eskualdeko hainbat kolektibo eta eragilerekin kontrastatu ahal izan zuten. Bertako herritarrekin lanean hasteko zorian zeudela, Xuntan baztertu egin zuten proiektua, ezta ez dira gehiagotan harremanetan jarri..
Azkeneko eguneratzea: 2019ko uztaila
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Sareak eratzen
- Sarea