Gobernu-neurri hori Udalak onartu zuen 2016ko uztailean, eta 130 milioi euroko aurrekontua du. Neurri hori onartu izanak erakusten du udala energia-eredu propioa sortzeko lanean ari dela; % 100 berriztagarria izango den energia-hornikuntzan oinarrituriko eredua, emisiorik gabe eta jende guztiarentzat, demokratikoki, eskuragarria.
Energia-burujabetzaren aldeko apustua da: eraginkortasun energetikoaren bidez, autokontsumoaren eta energiaren erabilera zentzuzkoaren bidez energia-kontsumoa murriztea, baliabide propioak (bai berriztagarriak, eguzkia, edo hondar-baliabideak) erabiliz ahalik eta bertako energia gehien sortzea, eta herritar guztiei oinarrizko hornikuntza bermatzea. Era berean, egungo energia-araudiak agertzen dituen arazoak ebatzi behar dira, eta herritarren arteko lankidetza estrategiko bihurtu behar da.
Esteka honetan osorik kontsulta daiteke: https://ajuntament.barcelona.cat/ecologiaurbana/sites/default/files/MesuraGovern_TransicioSobiraniaEnergetica.pdf
Eta honako honetan, laburpena: https://ajuntament.barcelona.cat/ecologiaurbana/sites/default/files/Presentacio_Sobirania_Energetica.pdf
Azkeneko eguneratzea: 2016ko uztaila
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa