2012
Igitie, euskara batuan igitaia, Arratiako Baserritar Agroekologikoen elkartea da. Nekasarearen esperientziatik abiatu ta sortu zen, eskualdean bertan ekoizleak bazirela ohartu ziren eta euren artean lan lokalagoa egiteko beharra sentitu zuten
Hasiera batean lauzpa-bost pertsona biltzen ziren Arteako Ekomuseoan, 2012ko udan. 2014an Igorreko Kultur Etxean 20 ekoizle biltzen ziren, hilabetean behin.
Produktu barietate handia biltzen dute, fruta, fruitu txikiak, ortuariak, txerrikia, ahuntzak, oilaskoak, arrautzak, eztia, pastelak…
Lau lan taldetan banatzen du bere eginbeharra Igitiek: lur-poltsak, eskoletako jantokiak, formazioa eta merkaturatzea. Merkaturatzearen arloan, Igorren plazakoa antolatzen dute zapatuero.
Azken eguneraketa: 2015
2.4. Lurra
4.1. Jakintza eta informazioa
5.2. Merkaturatze zirkuitu laburrak
5.4. Bertako eraldaketa
- Sareak eratzen
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra
Arratia-Nervión, España Bizkaia, Euskal Herria